We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

H​ý​bris (2017)

by Korumbà

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Biluzik 05:13
Biluzik nago zure negu hotzean… Ez dut hotzik sentitzen zure txanda bait da? Zutik, Bizirik zure aurrean! Aurrean! Etsipena ez da nigan hiltzeko orduan, ez baitdago idatzita ta unea iristean bizirik oroitu, konfidatu nigan...zerbaiten beldur zara? Nigaz fido zaitez, zure aurrean biluztu naiz... Bizirik sentiarazten nau ... Ez dut behar zure babesa. Naizen bezala nago zain!! Biluztu zaitez nire aurrean Zure aurrean biluztu ta ez nauzu begiratzen...ez. Horrela ez banauzu maite ez nauzu arduratzen... Zure lotsa somatzen dut, nik ez zaitut epaitzen... Zure aurrean biluztu ta ez nauzu arduratzen... Ez dut lotsik sentitzen!! Mezu bat daukat, zuek guztientzako: Zeuen harri isilak zeuen hitzak dira Neure arima zauritzeko al dira? Noizbait mina egin baino lehen Alde egingo dudala zin egiten dizuet… Biluzik nago zure negu hotzean… Ez dut hotzik sentitzen, zure txanda bait da? Zutik, bizirik, konfidatu nigan.
2.
Ezkatak 06:49
3.
Shock! 05:26
Egunero pozoiaren menpean, duintasuna hitz bat besterik ez denean. Errudunak gu garela pentsaraztea, makinaren armarik poteretsuena. Hipnosia, shock egoera....shock! Hipnosi orokorra, sedazioa.... Zergatik nire eskubideei uko egin, beste batzuek bizi direnean pribilejioen artean? Luxuaren mixeriak pobrezia dakar.   Hipnosi orokorra, sedazioa, aitzaki zaharrak... euren oinapean sentitzeko beharra... eskubideak ez dira negoziatzen, duintasuna are gutxiago!   Zergatik nire eskubideei uko egin? Beste batzuek bizi direnean pribilejioen artean? Luxuaren mixeriak… zapalkuntzaren kulturak... pobrezia dakar.   hipnosia…… shock!!!
4.
Bahitutako komunikatzeko tresna, nahi dugu aske, parte hartzaile, ahoa estali gabe.... Zentsuraren izurria zabaldu da, kontrolpean zuten... gorde ziguten giltza, ito zituzten hitza, ta deitu ziguten gaitza. Atxilotutako iritziak, euren egia sinistarazteko... Hitzegiteko, ta solasteko tresna bat... ...elkarrekin... Ikas dezagun bidea eraikitzen, infokzikazioz zabortegietatik kanpo. Guztiona den inguruko haizea erabil dezagun... gertatzen dena azalduz, astin ditzagun uhinak, ta sor dezagun lurrikara! Dirulaguntzik gabe, duintasun osoz, iltze gori bati eutsiz....eutsiz Informatzeko, ikasteko, probatzeko... ...hitza askatzeko... Proposatu nahi duzun guztia aurrera ateratzeko egitasmoa duzu hau! 
5.
Inexistencia 04:49
Tengo que deshacerme de todo lo que es mío para poder ser, para poder ser yo.... Que sé que puede ser hoy el día... se aplacará mi hambre, aprenderé a volar. Quemaré el baúl donde escondo todos mis personajes y lo malo de mi... y todas las fachadas de felicidad. ... dejar de negar mi pena... Que el miedo al rechazo no condicione mi existencia. Cambiar el pensamiento de “debería” ser por un grito de “yo soy”; Gritar con orgullo "yo soy". Deshacerme de todo lo mío solo para poder ser yo... Desatar mis lazos de sangre, ser yo quien la derrame para por fin desplegarme y volar. Dejar de buscar fuera lo que hay dentro de mí, caerme en mi conciencia de libertad. Librarme de este lastre para poder volar y crear un espacio, desplegarme y volar. Yo...para poder volar, he de matar mi cuerpo. Y mis lazos de sangre los voy a desatar, he de matar mi cuerpo para volar. ¡Está dentro de mí!
6.
Bizitza denbora bihurtzen denean, hasieraren oroitzapena ta bukaeraren ahaztura dagoenean, hasi zenean amaiera... Amaiera. Beste aldean sirenen hotsak dira abisatzen dutenak, isiltasun gordin bati darraion seinalea. Zeruko judu-jainkoak utzi du bere arrastoa: paperezko etxeak suziriak erreta. Poxpoloak bezain estu, poxpoloak bezela sutan. Oihuak, negarra... beranduegi da egin digutena ahazteko. Harrikadak bonben aurka, gorrotoa... haserreari eusten ez dion harresia, oihuak ezin direlako ezkutatu giltzapean! Ihesi ezinean, zer egin ahal da? Lurra arramaskatzea ta berriro kobazulora! Alanbre hesiak, hesi mentalak... denok dakigu zer den justizia. Jainkoen nahiak ez al daude itota? Jendea bereiztu gabe akatzea! Zeruko judu-jainkoak utzi du bere arrastoa: paperezko etxeak suziriak erreta. Poxpoloak bezain estu, poxpoloak bezela sutan. Poxpoloak bezain estu, poxpoloak bezela sutan, poxpoloak bezain erreta. Gazak ez du ahanzten!

about

Diska hau 2013 eta 2016 artean konposatu, grabatu, desgrabatu, erregrabatu, editatu, nahastu, ekoiztu eta kopiatua izan da.

Bateria Berriozarreko NX estudioetan grabatuta izan da. Pedro ta Karlos "Rastas", makinas!!

Gainontzeko instrumentuak Errenteriako Niessenen kokatuta dagoen irrati estudio munizipal ohian grabatuta izan dira, eta EMTEn daukagun entsegu lokalean ahots batzuk.

Errenteriako udala eta "Kultura Kreaktiboa" emandako dirulaguntzari esker diskaren grabazioaren zati bat ordaindu ahal izan genuen.

Edizioa eta produkzioa Iñaki Abuinen esku majikoari esker atera da aurrera Phantom Studios-eko materialarekin, eta masterizazioa Estanis Elorzaren Doctor Music estudioetan egin da.

credits

released January 6, 2017

Eskerrak:

Zintzilik irratiari (Oreretako irrati libre bakarra!) eta "Xipiroi diseinuak"-i, CD-aren diseinuaren plantillak uzteagatik, sekulakoa atera da!

Oreretako Totem inprimategiari, CD-en kaxak inprimatzen laguntzeagatik.

Oreretako Landare elkartea eta Irungo Estebenea jatetxeari, azken momentuan Errenteriako kultur sailaren eskutik jaso genuen debekuaren aurrean emandako babesagatik.

EMTE, Oarsomusika, Txerrimuño, Arraguako Goikoeskola Kulturgune Okupatua, Arkaitza taberna, Korrika, Lekunberriko “La Kantina”, Gorlizeko “Xurrut” taberna...ahazten zaigunei, eta orokorrean kultur askea zabaltzen laguntzen duzuenoi.
Laurari, frantsesezko itzulpenagatik.

Jasaten gaituzuen lagunak, familiarrak eta bikoteei.

Igor De Castro baterijoleari, utzi duzun hazia ateratzen ari da ta! Biluzik! Eta bere lekuan sartu den Aengusi, mila esker Korumba berpizten laguntzeagatik! Baita ere Miriami ahotsei beste ikutua (eta konposatzeko laguntza) emateagatik!

Taldearen ibilbidearen 15 urte hauetan babesa eman diguzuen guztioi, eta bereziki azken 5-6 urteetan eszenan apenas agertu ez garenean, Korumbagatik kezkatu, galdetu eta informatu izan nahi duzuenoi. Emandako animoen emaitza hementxe dauzkazue ta noski, eszenatokietan ere! Hementxe gaude berriro, pilak kargatuta redio!!!

Eta zuri, diska hau entzuteagatik eta...guzti hau irakurtzeagatik!

license

tags

about

Korumba Errenteria, Spain

KORUMBA 2001. urtean sortu zen, eta aldaketa batzuren ostean, gaur egun 6 kidek osatutako proiektua da: Aengus (baterijolea), Blas eta Xabi (kitarrak), Juan (baxua), Julen eta Miriam (ahotsak). 2017ko urtarrialan aurkeztu zuten beraien 3. diska, "Hýbris".
Egiten duten estiloa "experimetal" bezela autodefinitzen dute, erritmo eldaketa eta atmosfera ezberdinekin jolastuz.
Korumba gea, gustora!
... more

contact / help

Contact Korumba

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Hýbris (2017), you may also like: