We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Bizitza denbora bihurtzen denean

from H​ý​bris (2017) by Korumbà

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

about

*Abesti hau herri palestinarrari eskeinita dago; 2008ko abendua eta 2009ko urtarrilaren bitartean armada israeldar-sionistarrak egindako "Berun Urtua Operazioa" bezela ezagutu zen erasoan inspiratuta dago. Horren ondorioz 1500 palestinar hil zituzten Gazako lerroan (populazio handienetarikoa duen lekua da, horregatik poxpoloei egindako aipamena) 1980. urteko Ginebrako akordioan ilegal bezela izendatu ziren armen bitartez, arrazimo bonbak eta fosforo txuria, besteak beste, gerrako krimena izendatu beharko zena. Abestiaren hasierako lerroak Mahmud Darwish poeta palestinarraren "Setio egoera" olerkitik hartuta daude, libreki egokituta.

lyrics

Bizitza denbora bihurtzen denean,
hasieraren oroitzapena ta
bukaeraren ahaztura dagoenean,
hasi zenean amaiera...
Amaiera.

Beste aldean sirenen hotsak dira
abisatzen dutenak,
isiltasun gordin bati darraion seinalea.

Zeruko judu-jainkoak utzi du bere arrastoa:
paperezko etxeak suziriak erreta.
Poxpoloak bezain estu,
poxpoloak bezela sutan.

Oihuak, negarra...
beranduegi da egin digutena ahazteko.

Harrikadak bonben aurka, gorrotoa...
haserreari eusten ez dion harresia,
oihuak ezin direlako ezkutatu giltzapean!
Ihesi ezinean, zer egin ahal da?
Lurra arramaskatzea ta berriro kobazulora!

Alanbre hesiak, hesi mentalak...
denok dakigu zer den justizia.

Jainkoen nahiak ez al daude itota?
Jendea bereiztu gabe akatzea!

Zeruko judu-jainkoak utzi du bere arrastoa:
paperezko etxeak suziriak erreta.
Poxpoloak bezain estu,
poxpoloak bezela sutan.

Poxpoloak bezain estu,
poxpoloak bezela sutan,
poxpoloak bezain erreta.
Gazak ez du ahanzten!

credits

from H​ý​bris (2017), released January 6, 2017

license

tags

about

Korumba Errenteria, Spain

KORUMBA 2001. urtean sortu zen, eta aldaketa batzuren ostean, gaur egun 6 kidek osatutako proiektua da: Aengus (baterijolea), Blas eta Xabi (kitarrak), Juan (baxua), Julen eta Miriam (ahotsak). 2017ko urtarrialan aurkeztu zuten beraien 3. diska, "Hýbris".
Egiten duten estiloa "experimetal" bezela autodefinitzen dute, erritmo eldaketa eta atmosfera ezberdinekin jolastuz.
Korumba gea, gustora!
... more

contact / help

Contact Korumba

Streaming and
Download help

Report this track or account

If you like Korumba, you may also like: